ITKSM Web-garapenaren aburuz, webguneak diseinatzea “funtzionatzen duten gauzak egitea” da.
Gure xedea da zurekin batera erakusleiho digital bat sortzea, egiten duzuna irudikatzen duena, zure publikoari zuzentzen zaiona, bai eta zure negozio-estrategian ezarritako helburuen emaitzak lortzen lagunduko dizuna ere.

Lantaldea.

Taldeburua ingeniari teknikoa da, eta web-inguruneko software-garapenerako prozesuetan espezializatuta dago.

 

Lantaldean daude, era berean, web-garatzaileak (“full stack”), programazioko eta web-diseinuko teknikariak, eta ingurune digitaleko ekoizpenetan espezializatutako ingeniari teknikoak.

Arte-zuzendaria, proiektu bakoitzerako grafiko egokienak integratzeko eta behar diren ikus-entzunezko edukiak sortzeko.

Sorkuntzaren, diseinuaren eta ekoizpenaren alorrean espezializatutako hainbat eragilerekin batera egiten dugu lan, eta esperientzia dugu hainbat negozio-alorretan: retailean, modan, kiroletan eta osasunean, hain zuzen ere. Eragile aktiboak dira, eta arlo horietan gauzatzen dute euren eguneroko jarduna.

Eduki editorialak ekoizten adituak: behar diren testu, irudi, bideo eta audioak.

Euskal kulturan adituak.

Lan-metodologia.

Estrategia-fasean lortutako analisietatik abian jartzea.
ITKSM Metodoarekin garatzen den proiektu bakoitzak badu web-garapen aktiboaz era iraunkorrean baliatzeko aukera.

Hamabostean behin, webgunearen jarraipena egiteko saioak finkatzen dira. Bertan, ITKSM harremanetan jartzen da proiektu-bitartekari bakoitzarekin, identifikatu den edozein gorabeheraren berri izateko eta hura kudeatzeko.

ITKSM Metodoarekin garatutako webgunea abian jarri eta gero, web-garapeneko lantaldeak “ITKSM A1” analisi-txostenak helaraziko ditu hilean behin, garatutako webgune horren hasierako 6 hilabeteetan.

ITKSM Metodoarekin garatutako webgunea abian jarri eta gero, web-garapeneko lantaldeak “ITKSM A1” analisi-txostenak helaraziko ditu bi hilean behin, garatutako webgune horrek Interneten igarotako lehen urtean.

Zereginak.

Zure web-ingurunea sortzea, zure negozioaren tresna osagarri gisa.

w

Zure web-ingurunea sortzea, zure jardueren eta balio-mezuen komunikazio-zentro gisa.

Zure web-ingurunea sortzea, negozio-zentro berri gisa, merkatu berri baten abantailak eman diezazkizun: online ingurunea, Internet.

Zure web-ingurunea sortzea, leku berri gisa bezero berriak ezagutu ditzazun, zure helburu komertziala zabalduko duten produktu-/zerbitzu-beharrizan berriak.

l

Web-diseinua; betiere, zure web-presentzia zure helburuak lortzeko bideratutako tresna sendotzat hartuta.

Web-garapeneko etengabeko proposamenak, merkatuko azken nobedadeetan oinarrituta eta zure helburuetara orientatuta.

WEB, APP eta mugikorren arloari lotutako baliabideak eta tresnak etengabe hobetzea.