ITKSMren aburuz, sare sozialetan egotea ezagutza-erakustaldia da.
Merkatuaren ezagutza, ezagutza soziala eta Social Media arloan parte hartzen duten tresna eta baliabideen ezagutza.

ITKSM Metodoa. Social Media. Lantaldea.

Taldeburua eduki digitalean espezializatuta dago, eta 15 urteko esperientzia du ezagutza digitalaren transferentzian.

Pedagogiaren arloan espezializatutako profesional-taldea, bereziki Interneterako edukiak ekoizteko metodologian eta praktikan.

Sorkuntzaren, diseinuaren eta ekoizpenaren alorrean espezializatutako hainbat eragilerekin batera lan egiten dugu, eta esperientzia dugu hainbat negozio-alorretan: retailean, modan, kiroletan eta osasunean, hain zuzen ere. Eragile aktiboak dira, eta arlo horietan gauzatzen dute euren eguneroko jarduna.

Eduki editorialak ekoizten adituak: behar diren testu, irudi, bideo eta audioak.

Euskal kulturan adituak.

Bertako edukietan espezializatuta:

Hizkuntza, kultura eta zure negozioaren ingurune soziala eta tokiko ingurunea dira komunikazioaren gakoak.

ITKSM Metodoarekin, ezaugarri horiek beti hor egongo dira, Social Media Edukien Plana osatzerakoan.

Irakurgarritasuna, Erabilgarritasuna, Erabiltzaile-esperientzia; SEO, izenburu eta SERP erakargarriak; traolak, trending topic-ak, zuzeneko konexioak… hori baino ez zaigu axola… eta zure irribarrea, jakina!

Ez dizugu erakutsiko zer den Facebookeko orri bat, zein den Facebooken historia, edo nolako gauza haren fundatzaileak, Mark Elliot Zuckerberg programatzaileak…

Bai, ordea, lan-plan bat abian jarriko dugu zurekin batera, zure Web-Blogeko edota sare sozialetako edukiak hobeto antolatu ditzazun.

Facebooki buruz benetan interesgarria dena… adibidez:

Bazenekien? Facebookeko argitalpenak zure merkataritza-lokalaren posta-kodera zuzendu ditzakezu, eta beste posta-kode bat erantsi; horrela, online erako baliabide horren bitartez, beren lan-ordutegiagatik zure ordutegi komertzialean ezin bisita zaitzaketen bezeroengana jo ahal izango duzu.

Ez duzu sinesten?

Zu arduratu zaitez soilik agendan eguna eta ordua erreserbatzeaz, eta identifikatu itzazu interesatzen zaizkizun posta-kodeak… gainerakoa, geure kontu. Eta onena dena: kontatu egiten dizugu!!

Joan ITKSM Metodoaren 0. saiora; elkarrekin hitz egingo dugu, eta zalantzak argituko dituzu.

8 + 14 =

… ITKSMko lantaldearen ageriko sekretuak.

*egia esatera, bere gauza “moloietako” asko izugarri gustatzen zaizkigu; bai, freakie samarrak gara, baina basque freakie-ak, eta hori beste maila bat da, beste liga bat… Athletic!.

ITKSM Metodoa. Social Media. Metodologia.

l

8 saio presentzial, astean saio bat. Zereginak sortzea.

4 saio online.

Txat-tutoretza, etengabeko telefonoa.

ITKSM Metodoa. Social Media. Zereginak.

Abian jartzea.
Negozio-informazioa.
Profilak, orriak eta kontuak sar sozialetan.
Testu eta irudien ezaugarriak.
Baliabideak eta tresnak.
Edukien plana.
  • Zure “balio-proposamen bakarraren” etengabeko komunikazioa.
  • Sustapen-jarduerak. Ekitaldiak.
  • Helburuetarako orientazioa.
Argitalpenen egutegia.
  • Erabilerak eta ordutegiak.
  • Online argitalpenak, “offline” sustapen-jardueren ildotik.
Hedabide Sozialetarako Jarduera Plana.
  1. Plangintza.
  2. Programazioa.
  3. Jarraipena.
Hedabide sozialetako analitika.
  • Webguneko aktibitatea.
  • Sare sozialetako aktibitatea.
  • Emaitzen neurketa.
  • Etorkizunerako jarduera berriak identifikatzea.
  • Merkatu zein bezero-segmentu berriak identifikatzea.
ETENGABEKO HOBEKUNTZA.
LAN EGIN GUREKIN.