Merkatari-elkarteren bateko kidea zara? Irabazi-asmorik gabeko elkarte batekin edo talde sozial batekin aritzen zara lankidetzan? Negozioren bat daukazu? Proiekturen bat abian jartzen ari zara? Aldian behingo jardueretan lankidetzan aritzen den lokal-talde bat osatzen duzue? Helburu komuna duen eta kideak “munduan zehar sakabanaturik” dauzkan kolektibo batekoa zara?…
Jar zaitez gurekin harremanetan, eta mundu digitalerako bidaia “haur-jolasa” izango da zuretzat.

ITKSM Metodoari buruz dituzun zalantzak.

Nola eramango dut nire negozioa ingurune digitalera?

Naturaltasunez; izan ere, gure esperientziari esker, trebetasunak eta ezagutzak ditugu, eta, horrela, errazago hurbilduko zara ingurune digitalera, zeure gaitasunen eta baliabideen arabera.

Nola garatzen da ITKSM Metodoa?

ITKSM Metodoak 3 fase ditu:

  1. Estrategia digitala.
  2. Web-garapena.
  3. Social Media gaikuntza.
Zenbat denboran garatzen da ITKSM Metodoa?

Online inguruneak baditu bere denborak, abiarazteko, garatzeko eta martxan jartzeko. ITKSMk 6 hilabeteko epea proposatzen du ITKSM Metodoa ezartzeko.

Denbora horretan, ITKSM lantaldeak prestakuntza-saioak, jarraipena eta etengabeko tutoretza emango dizkizu.

Egunean zenbat denbora erabili behar dut?

ITKSM Metodoak gutxika eta naturaltasunez eramango zaitu, zeure egunerokoa errespetatuz, alde batera utzi gabe zure jarduera-zentroa: zure negozioa, alegia.

Erabili behar duzun denbora zehazten lagunduko dizugu, zure eguneroko agenda optimizatuz.

Oro har, ITKSM Metodoaren saio presentzialak egin eta gero, astean 2 ordu erabiliko dituzu zeure jarduera digitaleko plana abian jartzeko. Aldi berean, alerta-sistema bat jarriko dugu abian. Alerta horiek zure jarraitzaileen zein, oro har, publikoaren interakzioen berri emango dizute, bai zure webgunekoak, bai zure sare sozialetakoak.