Negozio-kontsultorez, softwareko ingeniariz eta “design thinking”-ean espezializatutako sortzailez osatutako lantaldea.

Gure metodologia aginte-koadroak (SMART koadroak) osatzean oinarritzen dugu; bertan, zure negoziotik ingurune digitalera eramango ditugun adierazleak egongo dira identifikatuta.

Arlo estrategikoan, zure helburuak lortzeko jarduera digitalak abiarazteari dagokion guztia identifikatzen dugu.
“Machine learning”-etik “know-how”-ra, knowledge!

Lantaldea

Bi taldeburuk gidatzen dute: taldeburu bat negozioan espezializatutako zuzendaria da, eta esperientzia handia du Euskal Herriko industria-sektorean; bestea, berriz, enpresari aplikaturiko teknologian espezializatuta dago.

Finantzen eta legeen arloan espezializatutako hainbat eragilerekin batera lan egiten dugu. Eragile horiek analisi estrategikoetan laguntzen digute, alderdi fiskalak eta proiektuak garatzeko laguntza ekonomikoak identifikatzeko, eta web-ingurunean aplikatzen diren legezko parametroen egokitasuna zaintzeko ardura dute.

Metodoa

ITKSM Metodoarekin garatzen den proiektu bakoitzak bere proiektu-zuzendaria dauka, bitartekari bakar eta iraunkor gisa ezarpen-prozesu osoan.

Zereginak
  • Negozio-analisia.
    • “Offline” estrategia, negozioari dagokiona.
    • “Online” estrategiam zure negozio-estrategiarekiko paraleloan beti.
  • Produktuen/Zerbitzuen analisia.
  • Lehiakideen analisia.
  • Helburuak definitzea.
  • Jarduerak definitzea.
  • Zure interneteko negozioaren/proiektuaren presentzia eta ikusgaitasuna definitzea.